2011-12-12

AUPA MUSIKARI!!!!!
Musikaz disfrutatu!!




2013/05/01

Kaixo ikasle,

Bagabiz musika orduetan dantza batzuk ikasten eta hamen dekozuez bideoak. Animatu eta ipurdia mugitu!!!!!!

ESKUETAN

1.ZIKLOA


2.ZIKLOA


3.ZIKLOA


___________________________________



2012/09/10

ONGI ETORRI MUSIKA GELARA!!!!

Ikasturte barria hasten da eta indar barrituta zatozie ezta? Aurten ere blog honetan igoko dodaz zuek egindako lanak, partiturak, kantak.. Espero dot erabilgarria izatea eta asko bisitatea orrialde hau.





___________________________________________



2012/05/26

Kaixo,

Aste honetan 2.mailako ikasleek SANTURTZITIK BILBORA abestia ikasi dabe eta guri eskeini deuskue grabaketa baten bitartez. Ikusi eta gozatu!!!


Beste taldeen lanak egin ahala joango naz igotzen.

 _______________________________




2012/05/10

Kaixo ikasle,

Lehenengo mailan ANIMALIEN IHAUTERIAK gagoz lantzen. Bertan dagozan bideoak ikustera animaten deutsuet!


 ____________________________


2012/03/08

Oraingoan erraza ezta? Bai gehiengoak arrazoia dekozue, BIBOLINA da bai!


Musika tresna hau harizkoen familiako da eta horietatik zorrotzena. Orkestra batean lehenengo ilaratan egoten da eta askotan obren melodia eramaten du.

 ______________________________
2012/02/15

Gaur youtubetik trasteaten bideo hau ikusi dot eta zuekin partekatu nahi dot. Bertan ikus deikegu zelan egin ahal dan musika instrumenturik gabe.





 ______________________________________________





2012/02/06

Sakhira?Pertsonai moderno bat dala uste dozue? Argazkian agertzen dan konpositorea,

BEETHOVEN

Ludwig van Beethoven (Bonn, Alemania, 1770eko abenduaren 16a - Viena, Austria, 1827ko martxoaren 26a), musikagilea izan zan.
Alemaniako Bonn hirian jaio zan familia apal batean. Aitona, Ludwig, 1733 inguruan joan zan Bonna bizitzera, eta printzearen kapelako maisua izatera heldu zan. Gurasoek, Johann van Beethovenek eta Maria Magdalena Keverichek, zazpi ume izan ebien, baina hiruk baino ez eben bizirik iraun.
Hayden eta Salieri izan ziran bere irakasleetariko batzuk.Vienan eman ebazan bere ikasketa urteak.
Hainbat obra famatu daukaz, zuontzat ezagunak izango diranak. Hona hemen batzuk:

5ª sinfonia



PUR ELISE



9ªSINFONIA




 Beste obraren bat badakizue esan eta igoko dogu danok entzuteko!

________________________________________



2012/01/23

Ikasgelan asko gozatzen dozuenez entzuten hamen ipinten dot ROSA ROSA abestia.

Ia koreografia bat asmatzen dozuen!!!


__________________________________________
2012/01/20

Musika pentsamenduaren gainetik dago.

Delacroix
_______________________________________________________________
2012/01/19

Kaixo ikasle,

Gure lehenengo inkestan Mozart izan zan argazkiko pertsonaia eta oraingoan zein da erantzuna?

SOL GILTZA edo SOL IKURRA

Pentagramaren hasieran jartzen dan ikurra da . Honek emoten deutse noteei daukien izena. Garrantzitsua da ikur honetaz gogoratzea, bestela ezin izango geunke partitura bat jo.

Partitura honetan ikusten dozuen moduan irudikatu eta kokatu behar da solen giltza.
_______________________________________

2012/01/01


TALENTUA = %2a talentua + %98a pertseberantzia (ekintasuna)
                                             
                                                                                                                         Ludwig Van Beethoven

Beethoven-ek esan zauan moduan musika eiteko ez da Mozart txiki bat izan behar. Danok egin ahal dogu musika, nahia eta lan egiteko gogoa badekogu.

Animo danak gara musikariak ta!!
________________________________________
2012/01/01

Irrikitan egongo zarie gure galdeketako pertsonaia jakiteko nor dan ezta?

MOZART da argazkiko konpositorea

WOLFGANG AMADEUS MOZART (Salzburgo, 1756ko urtarrilaren 27a - Viena 1791ko abenduaren 5a)

Aro klasikoko musikagilea izan zan.
Bost urte ebazala musika idazten eta jotzen eban.Musikarako eban gaitasun harrigarria ikusirik, Europan zehar emon ebazan kontzertuak.Arrakasta handia izan eban.

Haydn bere irakaslea izan zan. Musika ikasketak osatu ondoren 1773.urtean Vienara itzuli zan, bere jaioterria baitzen. Ama hil zitzaionean Salzburgora itzuli zan eta gorteko eta katedraleko organista postua hartu eban. Constanze Weberekin ezkondu zan eta Jose II.a enperadorearen gorteko musikagilea izan zan. Pianista eta inprobisatzaile gisa gogotik lan egin baeban ere, Mozarten diru egoera ez zan inoiz oso ona izan.
1791. urteko udan, Requiem bat idazteko enkargua jaso ebanean, oso gaixo egoan. Urte hartako abenduan hil zan, hartutako lana bukatu gabe, eta ezagutzen ez dan lekuan lurperatu eben.

Orain konpositore honen obra batzuk entzuteko aukera izango dozue.

 PEQUEÑA SERENATA


LAS BODAS DE FIGARO

RONDO ALLA TURCA

______________________________________________________________


___________________________________________________________________________________