5. maila


MUSIKAKO ERRONKAK

1- TXIRULAGAZ PIRATAS DEL CARIBE.

2- MUSIKA ESTILOAREN DANTZA.

Honek biak eginda erronka desbardinak egiten saiatuko gara.

3. ERRITMOA ESKUETAN. Bideoak ikusi, banaka edo familian egin ahal dozue bidali beharko dan bideoa. Igotzeko baimena emoten dozuen edo ez adierazi.




IKASLEAK








 
4.MUSIKA ESTILOAK. Estilo desbardinen zerrenda bat egingo deutsuet. Egun bakoitzean musika estilo bat entzun behar dozue eta entzundako abestiaren izena apuntatu eta entzutean sentitutakoa idatzi. 
 Adib: 
1.eguna: Musika klasikoa- Beethovenen 5 sinfonia- Hasieran beldurra sentitu dot entzundakoa baina gero musika lasaitu eta gustora egon naz entzuten. 5minututik aurrera entzun dodana izan da gustokoena....
MUSIKA ESTILOEN ZERRENDA: musika klasikoa, rock, heavy metal, pop, eletronikoa,reggae,blues.

5.ZURE MUSIKA ESTILOA: Hainbat musika estilo entzunda aukeratu zuen gustokoena. Orri bat hartu eta musika entzuten dozuen bitartean sentitzen dozuena marrazki baten bitartez adierazi. Izenburu bezala zuen gustoko musika estiloaren izena ipini.


______________________________





KAIXO TALDE!!!

Zelan zabizize? Oporrak bukatu eta bagagoz buelta, hasi zarie gorputza mugitzen?

Musika estilo batzuk badaukiez euren pausuak baina HEAVY METAL, INDIE eta SKA estiloak ez daukie pauso finkorik. Horregatik, musika estilo hori daukazuenok beste musika estilo bat aukeratu ahal dozue. Begiratu behean dagozan aukerak edo beste bat egin nahi badozue aurrera. 

_______________




 KAIXO 5.MAILA!!!

MUSIKA IPINIKO DEUTSAGU GURE MUNDUARI!!!

Talde lanari bultzada bat emongo deutsagu: 

1- Zuen musika estiloaren dantzen bideoak ikusi. Youtuben estiloaren izena ipini eta egunean bat edo bi bideo ikusi.

2- Hasi gorputza mugitzen. Ikusitako bideoak buruan izanda, zuen estiloko abesti bat aukeratu eta hasi dantza asmatzen.  Ez da egun batean egin behar, pixkanaka-pixkanaka egiten joateko ariketa da. Gogoratu janzkera ere garrantzitsua dala. Bideoa bialdu nahi badozue animatzen zaituet,saiatuko naz igotzen!!Gorputza mugitzea komendagarria da, animoooo!!!!



 __________________________



MUSIKA ESTILOAK

Adibide batzuk:


POP
COUNTRY



JAZZ/BLUES



ROCK AND ROLL




RAP/ HIP HOP


BEROAK

_______________________


TXIRULA


Gogoratu:
- Eskuen posizioa
- Soinu ona ataratea
- Erritmoa ondo egitea, bardin dau hasieran batean astiro jotzea, abiadura handitzea asko jotzeagaz lortzen da.
- Ez bada urtetan saiatu barriro.


Hamen dekozuez txirulako nota guztien posizioak zuon ikasketa errazteko.







Hamen doatzuez txirulako partiturak eta euren musika.
Gogoratu:
- Eskuen posizioa
- Soinu ona ataratea
- Erritmoa ondo egitea, bardin dau hasieran batean astiro jotzea, abiadura handitzea asko jotzeagaz lortzen da.
- Ez bada urtetan saiatu barriro.

VOIS SUR TON CHEMIN




PIRATAS OF THE CARIBBEAN





Gure partitura 2 minutuan hasten da.